XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KARA: Erein kara (mendean); Esku kara (mendean).
KONTRA, -en: Zer duzu Orixeren kontra?; Harri baten kontra oldartu da; -i: Haurra amari kontra bildu zen.
LANDA, -tik: Hemendik landa ez duzu aurkituko; Elizatik landa ardo batzuk hartu nituen; -z: Hartaz landa ez zen inor.
LEKU, -en, -n: Haien lekuan ni joan nintzen.
LEGE, -z: Ama legez ari da lanean.
LEPO, -en, -tik: Inoren lepotik egiten du farre.
LEKO(ra), -tik, -ra: Eraman gaitzazu gaitzetik lekora.
MENDE, -en: Alkatearen mende dago herria.
ORDE, partizipioa, -z, -n: Mintzatu orde nigarrez ari zen.
Etorri ordez joan egin zen.
Irabazi ordean galdu egin du.
-en, -z, -n: Egiaren ordez gezurra dio noiz nahi.
Jaunaren ordez joango naiz.
Jainkoaren ordean maita itzazu lurreko gauzak.
PARE, -en: Ero baten pare zen.
Uraren pare gara.
PARTE, -en, -z: Aitaren partez etorri naiz.
PE, -en, -n: Jauna, zure hitzaren pean jaurtiko ditut sareak.
TRUK(E), -en: Urrearen trukean dolarrak erosi zituen.
Musu truk eman dit dirua.
ZEHAR, -n: Mendian zehar ibili ginen; -(tik): Hor(tik) zehar dabiltza.